Urki dantza taldea euskal dantza tradizionalean jarduten duen dantza talde bat da. 1988-89 kurtsoan sortu zen Andoianen (Gipuzkoan). Taldea bereziki haurrei bideratutako dantza talde bezela hasi bazen ere, gaur egun helduen talde bat ere badu.

Taldeak inguruko herrietako dantza taldeekin du harremana eta hortaz hauen euskal jaialdietan parte hartzen du urtero. Gainera, herrian egiten diren ekintza desberdinetan parte hartzen du, hala nola:

  • Santa Krutzeko ezpata dantza
  • Gabonetako gaztain-jana
  • Urtero antolatzen det Basteroko emanaldia
  • Suan-Juan festetako soka dantza eta su inguruko emanaldia
  • Herrian ospatzen diren hainbat ekintzatan ere parte hartzen du Urkik.

Urki Dantza Taldea Kultur Elkartearen helburu nagusia Andoainen euskal dantza tradizionala mantentzea da. Hortaz, Urkiren konpromezua herriko haurrei euskal dantza irakastea eta euskal dantzak herriko esparru desberdinetan barneratzea da; aisialdi zein erakundeen esparruan.